
Astearteko ohiko osoko bilkuran, Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez onartu zuten 2023-2030 Klima eta Energia Plana.

Saio horien helburua da Oarsoaldearen Energia Bulegoa ezagutaraztea eta herritarren kezkei erantzuna ematea. Horretarako, hiru hitzaldi antolatu dira datorren astean.

Energia Garbiaren Eguna izango da hilaren 26an, eta Oarsoaldeko Energia Bulegoak kontzientziazio kanpaina bat abiaraziko du.

Garapen agentziak Trintxerpeko Merkatuan kokatu du bulego berria, eta asteartero artatuko dituzte herritarrak, 09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 16:00etara.

Oarsoaldeko Energia Bulegoak dei egin die energian "gehiegi" ordaintzen dutela uste duten herritarrei. Asteartetik ostiralera Errenteria-Oreretan artatzen dituzte herritarrak; astelehenetan, Oiartzunen.