
Hiru peoi, peoien arduradun bat eta delineatzaile bat kontratatuko ditu, aldi baterako, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean.

Edozein planetan sartzeko beharrezkoa da Lanbiden alta emanda izatea enplegu eskatzaile gisa,eta gazteen kasuan, baita Gazte Sistema Bermean ere.

Hiru eta bost hilabete bitarteko kontratuak izango dituzte langile horiek. Horrez gain, Arraztalo elkarteak beste lau pertsona kontratatu ditu.

2020an martxan jarritako enplegu planetan kontratatutako langileak jardunean ari direla jakinarazi du udalak. Parekidetasuna ahal bezain beste bermatu dute.