
Udalak eta herriko hainbat eragilek egitarau anitz eta zabala ondu dute Martxoaren 8a goratzeko, 'Gure ahotsek mundua astintzen dute' lelopean.

Orotara, 17 jarduera antolatu dituzte, lau barrutietan, hilaren 12tik abenduaren 4ra bitartean. Gaur etxeko eta zaintzako emakume langileei begirako tailer bat eta rap feminista ikastaroa egingo dira Antxon.

Pasaiako Udalak, herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean, egitarau anitz eta zabala ondu du Martxoaren 8aren harira, feminismoaren, berdintasunaren eta emakumeen borroka ardatz.

Gaurtik eta ekainaren 19ra bitartean, Entre Orillas elkarteak 'El acuerdo' proiektua garatuko du ostiralero Trintxerpeko alkateordetzan.