
Astelehenean hasiko du CAR Errenteriako Atletismo Taldeak denboraldia 18:00etan Beraungo atletismo pistan.

Klubarekin arraunean hasi nahi dutenek, hilaren 4tik aurrera jo beharko dute arraun elkartearen egoitzara astelehenetik ostiralera, 17:00etatik aurrera.

Eusko Jaurlaritzak hainbat jarraibide zehaztu ditu jarduera horietarako. Piraguismoak ohiko martxan jarraitzen du, eta baita gainontzeko entrenamenduek ere.

Oarsoaldeko Rugbyzaleek berriz eskainiko dituzte iaz hasitako ikastaroak, Fanderian igandeetan eta Beraunen astelehenetan.

Hibaika elkartearekin arraunean hasi nahi duten haur eta gazteek, posta elektronikora mezua bidali behar dute. Hilaren 15ean hasiko dituzte kategoria horietako entrenamenduak.

Augar-Laguntasuna taldeak 2020-2021 denboraldiko entrenamenduak hasiko ditu.
