
Ondartxoko hiltegiaren ondoko lokalak eraisteko salerosketa eragiketa egin du udalak. Auzoa biziberritzen hasteko lehen urratsa izango da, eta dena ondo bidean, hiruzpalau hilabete barru berrurbanizatuta izatea espero du Aizpea Otaegi alkateak.

Teilatua eta etxe aurrea eraitsiko dituzte lehenik, eta hori dela eta lanak egingo dituzten ordutegian kalea itxita egongo da oinezkoentzat eraikinaren aurrean.

Behin pabiloiak eraitsita, orubea egokitu eta berrurbanizatzeko garaia helduko da.

Egoera txarrean zegoen kioskoa eta horregatik erabaki du udalak hura eraistea. Lanak, ingurua egokitzeko baliatuko dituzte.