Gernika Plazako kioskoa eraisteko lanak hasi dira
Egoera txarrean zegoen kioskoa eta horregatik erabaki du udalak hura eraistea. Lanak, ingurua egokitzeko baliatuko dituzte.
Gernika plazako kioskoa eraisten ari dira. Egoera txarrean zegoelako erabaki zuen udalak lanak hastea. Orain lan horiek baliatuta, gainera, ingurua egokituko duela jakinarazi du, eta hala, kioskoa zenaren oinarrian baldosak eta baranda berrituko ditu.
Lanek sei astez luzatzea aurreikusi du udalak. Hasi aurretik, prozesu bat egin du udalak plaza azpiko garajeetako jabeekin.