Erein argitaletxeak liburua argitaratu du, 2019 eta 2020 urteetako ekitaldietan sarituen lanak biltzen dituena, tartean idazle oiartzuarrarena.
Pasaiako kirol talde gehienek etxean izango dute datorren asteburuko hitzordua. Areto futboleko hiruak Donibaneko kiroldegian izango dira.
Ordenantza fiskaletan %1,5eko igoera proposatu du gobernu taldeak, salbuespen eta hobariekin. Beharrezkoa jo du zerga bilketa, politika publiko sendoak bermatzeko.
Alkateak adierazi du topoaren zubiak eraitsiko dituztela, obrak bukatu eta urtebetera. Atzoko udalbatzarrean, hitza hartzeko tartea izan zuten hainbat antxotarrek.
Hitano ikastaroa abiaraziko dute hilaren 19an, laugarren aldiz. Toka eta noka ikasteko saioak izateaz gain, hika aritzeko guneak dira. Nokari, lehentasuna.
Bertso afari elegantea, pala txapelketa, mendi martxa... Egitarau zabala antolatu du gazte asanbladak Zabala Enea II bizirik dela ospatzeko. Ateak zabalik dituztela oroitarazi dute.
Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian elkartuko dira, eta bertan egingo dute saioa, 12:00tan hasita.
Laugarren desjabetze eguna izan da gaurkoa. Oarsoaldeko AHT Gelditu! plataformaren ustez, trenaren kontrako borroka aktibatu da.
Aurreko urtean egindako bidetik, datorren urteko Zerga Ordenantzen aldaketa behin-behinean onartu dute. Alde egin du Podemosek, eta EH Bildu abstenitu da.
Poesia irakurtzen arituko dira hainbat poeta eta rapsode.
6.200 pertsonek bisitatu dute gotorlekua ekainetik hona.
Oiartzungo pilotariek 11 norgehiagoka jokatuko dituzte asteburu honetan. Horietatik hiru izango dira Madalensoron jokatuko dituztenak, gaur.
Ohiko funtzionamendua berreskuratuz, aurretiko hitzordurik gabe artatuko dituzte pasaitarrak datorren asteazkenetik aurrera.