Auzoetako batzarren aktak eskuragarri dituzte oiartzuarrek
Astelehen, astearte eta asteazkenean egindako bileretan jasotakoa herritarren esku dago, udalaren webgunean.
Oiartzungo Udalak herriko auzoetako bizilagunekin bildu da aste honetan. Astelehen, astearte eta asteazkenean egin zituzten zortzi bilerak.
Horien aktak herritarren eskuragarri jarri ditu Oiartzungo Udalak, bere webgunean.