Kantu jiraren doinuak nagusituko dira bihar

Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian elkartuko dira, eta bertan egingo dute saioa, 12:00tan hasita.

Pandemiaren harira, bertan behera utzi dute kantu jira. Kantu jiraren artxiboko irudi bat.

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen Kantu Jira egingo dute bihar. Ez da ohikoa izango, eta ez da kalez kale ibiliko, baina euskal doinuei arnasa emango diete, beste behin ere. Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian elkartuko dira, eta bertan egingo dute saioa, 12:00tan hasita. Antolatzaileek parte hartzera deitu dute.

Informazio gehiago 688 76 53 98 edo 943 34 01 43 telefono zenbakietan edo posta elektronikoan eska daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.