Bibliotekako Ikasle Gela betiko ordutegira bueltatuko da

Beheko solairuko gela pandemia aurreko ordutegira bueltatuko da astelehenetik aurrera. Edukieran ere, murrizketak kanpora.

ikasle gela oiartzun 2021Manuel Lekuona biblioteka ohiko ordutegira bueltatuko da datorren astelehenetik aurrera —hilak 11—. Modu horretan, pandemia egoera aldarrikatu aurreko egoerara bueltatuko da.

09:00etatik 22:00etara egongo da irekita, astelehenetik igandera. Edukiera ere %100era bueltatuko da.

Hori bai, barnealdea denez, maskara nahi eta nahi ez jantzita eraman beharko da. Horrez gain, mahaia desinfektatu beharko dute erabiltzaileek, behin ukondoak iltzatzearekin bukatuta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.