
32. Dantzari Txiki Eguna egiten ari dira gaur, Ereintza Dantza Taldearen egitasmoz. 380 dantzari elkartu ditu gaurkoak.

Zirikatzen hasi dituzte inauteriak, aurten, musukorik gabe gainera. Ereintza Dantza Taldeko kideek ohiko Azeri Dantza eskaini zuten atzo, festari hasiera emanez.

Azeri Dantzak, ikastetxeen desfileak eta ikuskizunak, eta konpartsen desfilea dira gaurtik igandera bitartean ikusi ahal izango diren emanaldi nagusiak.

Iragarri zuen Ereintza Dantza Taldeak aste hasieran soka dantza ez zela aurreko urteetako moduan izango, baina izango zela. Online egingo dute, eta horretarako bideoa prestatzen dihardute.

Parte hartuko dutenek, alpargata, fandangoa eta arin arina dantzatu beharko dituzte, eta aurretik izena eman beharko dute posta elektronikora mezua bidalita, eta bertan izen abizenak eta norbera bizi den auzoa zehaztu beharko dute.

Erromeria Eguna egingo dute bihar Errenterian. Hasierako helburua beteta, plaza dantzak berreskuratzea, gazteengana heltzea dute orain erronka, haiek ere dantzan jartzea herriko plazan.

21. aldiz egingo dute aurten, datorren larunbatean zehazki, eta ehunka herritar aterako dira dantzara kalera, eta beste hainbeste, dantzan ez bada ere, dantzarekin gozatzera.

Erein Kultur Elkarteak antolatuta Gu Agustina, Ereintza Dantza Taldeak sortutako ikuskizuna, plazara aterako dute larunbatean.

Joan Mayak egindako kregorafia du Ereintza Dantza Taldeak Agustina Otaola raketistaren gainean egindako ikuskizunak.

XX. Erromeria Eguna, hilaren 14ean, Errenteria-Oreretan

Trikitixa eta pandero doinuek alaitutako Ernioko erromerietan azkena ospatuko da 24ean, eta bertara irteera egingo da Errenteria-Oreretatik.

Aurtengo inauterietarako motorrak berotzen hasi da Ereintza Dantza Taldea. Otsailaren 1, 8 eta 15ean Azeri Dantzarako entseguak egingo dituzte.

Euskal Herritik heldutako zortzi talde eta 500 dantzarik hartuko dute plaza maiatzaren 1ean egingo duten Dantzari Txiki Egunean.

Herri dantzei eta erromeria giroari bultzada emateko hasi ziren orain 18 urte Erromeria Eguna antolatzen Ereintza Dantza Taldeko kideak.