
Iaz egindako proiektu pilotuaren arrakasta ikusita, Eskalada Eskola martxan jarriko dute aurten Girizia Mendi Taldearen, Gipuzkoako Mendizale Federazioaren eta Oiartzungo Udalaren elkarlanari esker.

Izena emateko epea hilaren 31ra arte dago zabalik. Astean saio bat edo bi aukera ditzakete nerabe eta helduek.

Haurrek, nerabeek zein helduek eman dezakete izena eskalada eskolaren bigarren txandan, eta bost talde osatuko dituzte.