
Euren etxeetara sartu zirenetik bizilagunen arteko ezinegona "handituz" joan dela salatu du Etxebizitza Sindikatuak, "gehiegizko prezioak, baldintza txarrak eta Alokabideren kudeaketa negargarria eta axolagabea direla eta".

Bizilagunek hiru hilabetean 1.000 eurotik gorako gas fakturak ordaindu behar dituztela salatuko dute, besteak beste. "Berehalako interbentzio eta erreakzioa" galdegingo dute.