
Eskola Kirolean, kirola eta osasunarekin batera, desplazamendu arduratsuak sustatzen dituzte. Gaur banatu dizkiete konpromiso hori muturrera eramaten duten ikasle eta ikastetxeei sariak.

Asteartean Pasaiako Kirol Gala jaso zuen Donibaneko Juanba Berasategi aretoak, herriko kirolari eta kirol elkarteei gorazarre egiteko.

Eskualdeko ikasleen erdia baino gehiago ari da aurten Eskola Kirolan parte hartzen. Horrez gain, aurrerapauso bat eman dute berdintasunerantz, eta Mindararekin batera, Eskola Kirol Egokituko programa abiatu dute.



Eskola Kirolean parte hartzen duten haurren familiei begirako diru laguntza lerro bat ere badago aurten.

Oarsoaldeko Eskola Kirolak bizitza jasangarriaren aldeko apustua sendotu du, joan-etorri jasangarriak sustatzen dituzten neurriak bultzatuz. Iaz, desplazamenduen %43,64 modu jasangarrian egin ziren.

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren maiatzaren 27ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Txukun aritu ziren aurreko asteburuan Pasaia Kayakeko palistak, eta podiumera igo ziren A eta B azpikategorietan. Bihar, Trintxerpen jokatuko da Gipuzkoako Eskola Kirolaren 3. piraguismo proba.

Oarsoaldeko ikastetxeetako 8-12 urte arteko ikasleen artetik %48ak egiten du Eskola Kirola egun.