
'Etorkizuna birziklatzen' kanpaina hirugarren fasean sartu da gaur, udalak sei hiri garbigune jarri baititu udalerriko hainbat puntutan, egunero erabilgarri izango direnak.

Pasaiako hondakin bilketaren afera pil-pilean egon da azken hilabeteetan, datuak kezkagarriak baitira. Datu horiek iraultzeko neurriak hartu ditu udalak, eta horiekin bat egitea eskatu du Eguzkik.

Ingurumen hezitzaileek 300 etxebizitza baino gehiago bisitatu dituzte jada kanpainaren nondik-norakoak azaltzeko. Atzotik, informazio puntu finko eta ibiltariak aurki daitezke udalerrian.

Pasaiako Udalak hondakinen gaikako bilketari buruzko informazio kanpaina berri bat abiatu du: 'Etorkizuna birziklatzen'. Gaur aurkeztu dituzte xehetasun nagusiak.

'Etorkizuna birziklatzen' kanpainaren bigarren fasean informazio puntu finko eta mugikorrak ezarri zituen udalak. Puntu finkoak Trintxerpeko Gudari plazan eta Antxoko Biteri plazan daude kokatuta.

Pasaiako EAJk adierazi du "garrantzitsua" dela herritarrak etxeko hondakinak behar bezala kudeatzeko beharraz kontzientziatzea; baina alor horretan pausoak emateko, udalak herritarren esku baliabideak jarri behar dituela nabarmendu dute.