


Tolaita ostatu berrituan erakusketa jarri dute hilabete osorako, lehen aldiz. Hurbiltzen direnek Aitor Etxebesteren ilustrazioak ikusteko aukera izango dute, ostatua irekita dagoen ordutegian, hilabete bukaerara arte.

Oiartzungo eta Pasaiako Euskara zinegotziek, Irati Etxebestek eta Amaia Esnarriagak hurrenez hurren, atera zituzten kutxatatik Zeateakoizut? kanpainan saritutako txartelak pasa den astean. Urriaren 9 arte, Oarsoaldea eskualdeko barradun establezimenduetan euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bat eman zieten zerbitzariek, bi otordu ederren zozketan parte hartzeko. Orain, euskararen zapore goxoa dastatzeko aukera izango dute. Izan ere, bi lagunentzako otordu eder bana irabazi dute Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian sarituak izan diren pertsonek. Era berean, saritutako txartelak entregatu zireneko tabernen jabeek sari bera eskuratu dute: Oiartzungo Zuberoa eta Trintxerpeko Izkiña jatetxeetako otordu bikainak dastatuko dituzte. Animoak eta eskerrak Bestalde, Asier Mujika Etxanizek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak eta Errenteriako Merkataritza, Turismoa, Berrikuntza eta Garapen Ekonomikorako zinegotziak ,eskualdeko bezero guztiak tabernetan eta establezimendu guztietan euskaraz eskatzen jarrai dezaten animatu ditu. Era berean, Zuberoa eta Izkiña jatetxeei eskerrak eman dizkie kanpainarako eskainitako sariarengatik. Saridunak Errenteria-Orereta. Mikel Jimeno Elio eta Manuel taberna. Oiartzun. Juan Miguel Ibargoien Ormazabal eta Museo del Vino taberna. Pasaia. Unai Castillo eta Atari taberna.


Felix Bikuña, Pablo Gude eta Rafa Etxebeste errenteriarren alde egindako ekitaldi baten harira haserrea azaldu du Errenteriako PSE-EEk.



Oiartzungo Udalaren 2012ko egutegia osatuko duten hamabi argazkiak aukeratu dira. Gizon-emakumeen arteko berdintasuna izango da datorren urteko udal egutegiaren gaia. Argazki lehiaketan jaso diren argazki guztien artean aukeratu dituzte hamabi argazki hauek parekidetasunaren inguruan ardurak dituzten hautetsiek (Miren Irigoien Berdintasun zinegotziak eta Aiora Perez de San Roman alkateak) eta herriko emakume taldeetako ordezkariek (Killirikupe eta Oiartzungo Emakume Taldea). Hamaika argazkilari oiartzuarren argazkiak aukeratu dituzte: Eihartze Aramendia Iparragirre; Allende Arnaiz Garmendia; Oier Etxebeste Madariaga; Ainara Lasa Perez; Lide Martiarena Labandibar; Aingeru Oiartzabal Ribera; Maider Olaizola Del Campo; Maitane Orkaizagirre Oiarbide; Amaia Puente Paisal; Ariane Retegi Uria eta Unai Samso Galarza (azken argazkilari honen bi argazki aukeratu ditu epaimahaiak). Hiru argazki onenek saria ere jasoko dute: Oiartzabalek, Orkaizagirrek eta Etxebestek ateratakoek, hain zuzen ere. Egutegia osatuko duten argazki guztiak ikusteko Gabonak arte itxoin beharko dute oiartzuarrek, etxez etxe orduan banatuko baita egutegia.