
'Orriz orri euskara erabili, orriz orri euskara igorri' dinamika aurkeztu dute Pasaian, irakurzaletasuna, udal liburutegiak eta euskal literatura sustatzeko asmoz.

Adur, adur ez naiz zure beldur aretoa zabalduko dute hilaren 10ean Errenteria-Oreretako haur liburutegian. Iniziatibaren atzean Galtzagorri elkartea dago, eta helburua, berriz, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta euskarazko literatura suspertzea.

Saioak hilean behin izango dira, urritik maiatzera bitarte izango dira, 19:00etatik 20:30etara.