
Bilduren udal taldeak eta Ezker Batua-Berdeak alderdiak azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko iritzia jakitera eman dute. Bilduren kasuan, udal gobernuak onartutako deklarazioan abstenitu izanaren arrazoien nondik norakoak azaldu ditu Oinatz Mitxelena bozeramaileak. Hala, taldekidearen aburuz, “halako egun batean deklarazio bat egitea ez da nahikoa. Azaldutakoaren arabera, ez daude onartutako testuaren aurka, baina Irungo errealitatea islatzen ez duela uste dute. “Testu oso orokorra da eta bertan agertzen diren hitz batzuekin egia da ez gaudela ados”, adierazi du. “Herritarrei konpromisoa hartzeko eskatzen zaie, udalak konpromisorik ez duenean hartzen”. Izan ere, udal gobernuak hartutako konpromisoak “orokorrak eta zehaztapenik gabekoak” direla uste du. Horiek horrela, lehenik eta behin, Berdintasun arlo bat eratu beharko litzakeela uste dute Bilduko zinegotziek. Behin baino gehiagotan luzatutako eskaera dela azaldu du Mitxelenak, eta “errepikatzen” segituko dutela ohartarazi du. Saiatu programa eta Alardea Gipuzkoako Foru Aldundiak garatutako Saiatu programa bertan behera utzi izana leporatu diote Bildu udal taldeko zinegotziek udal gobernuari, “eta kezkaz hartzen dugu”, gaineratu dute. Hala, Emakumeen arloa, emakumeen txokoa… garatzeko proposamenak egiten jarraituko dutela adierazi dute. Bestalde, Alardeaz ere mintzatu da bozeramailea. “Irunen badago emakumeen kontrako eraso bortitz bat Alardearekin. Emakumeen eskubideak ez dira bermatzen eta hori ere beti edukiko dugu gure ahotan. Konponbidearen [...]

Manuel Millan Ezker Batua-Berdeak udal taldeko bozeramaileak garapenerako diru laguntzen murrizketen inguruko “kezka” agertu du, komunikabideetara bidalitako prentsa ohar batean. Hitzarmenak iragan astean sinatu zituzten udalak eta Behar Bidasoa, Taupadak, Gure Laguntza eta Txingudi Vida gobernuz kanpoko erakundeek (GKE), eta denera, 146.140 euro bideratuko direla jakinarazi zuten. Ezker Batua-Berdeak taldeko ordezkariak garapenerako proiektuen aldeko jarrera erakutsi du, baina “udalak kooperaziora zuzendutako diru laguntzen gaineko berri guztiak” ez dituela jakinarazten erantsi du. Hala, azken lau urteetan diru laguntza horiek %65,9ko murrizketa eduki dutela salatu du Millanek. “Beherakadaren ondorioz, Nazio Batuen Erakundeak gomendatutako aurrekontu osoaren %0,7aren azpitik dago Irungo Udalaren diru laguntza”, gaineratu du. Ezker Batua-Berdeak udal taldeak emandako datuen arabera, 2009. urtetik 2012. urtera %65,91ko beherakada izan da garapenerako diru laguntzetan; hau da, 519.705 euroko beherakada, hain zuzen. 2011. urtetik 2012. urtera murrizketa %51,40koa izan dela ere salatu du Millanek, hau da 284.388 euroko jaitsiera, alegia.

Bilduk gehiengo osoa lortu du Lezon. Ezkerreko koalizio subiranistak bederatzi zinegotzi eskuratu ditu, 1.443 boto eskuratu ondoren. Orain dela lau irabazi zuen EAE-ANVk bezain beste boto eskuratu ditu Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta ezkerreko independente abertzaleek osatutako koalizioak. Hala ere, ezker abertzaleko 2007ko hautagaitzak baino eserleku bat gehiago lortu dute Bildukoek, botoaren atomizazioak ahalbideratu izan duelako. Urrun geratu dira gainontzeko alderdiak. Bigarren postuan geratu den Eusko Alderdi Jeltzaleak 478 boto bildu ditu. Orain dela lau urte, jeltzaleek 607 papertxo jaso zituzten. Beraz, 129 boto galdu dituzte EAJkoek, aurreko udal hauteskundeetan lortu zituzten botoen laurdena. Zinegotzi kopuruari dagokionez, orain dituzten hiru zinegotziei eusten diete Kepa Garbizu buru duen zerrendak. Mikel Antxon Arrizabalagak ere Lezoko Udalean jarraituko du. PSE-EEko zinegotzi bakarra izango da Arrizabalaga, 260 boto aterata. Sozialistek ere botoak galdu dituzte. Aurreko hauteskundeetan 346 boto lortu zituzten. 2007an elkarrekin joan ziren Ezker Batuak eta Aralarrek ez dute zinegotzirik lortu. Koalizioak 75 boto lortu ditu eta Aralarrek, berriz, 120. PPk ezta ez du ordezkaririk lortu, 123 boto bakarrik lortuta. “Lana, lana eta lana” Emaitza horiek ikusita, Ainhoa Zabalo izango da Lezoko alkate berria datorren ekainaren 11tik aurrera. Balorazio azkarra egin du Zabalok, ospakizunetan tartea hartuta: “Oso kontent gaude. Hamahiru zinegotzitatik bederatzi lortu ditugu. [...]

Enplegua da Irungo Ezker Batua-Berdeak alderdiak maiatzaren 22ko udal haueskundeei begira kanpainian gehien nabarmenduko duen arloa. Joan zen ostiralean antolatutako elkitaldian Manuel Millan koalizioko alkategaiak "Udalak esleitzen dituen azpikontratazioen jarraipena eta kontrol zorrotza" egiteko konpromisoa agertu zuen.


Ezker Batuaren (EB) eta Bilduren hautagaiak Catelsako langileekin izan dira. Ezker Batuko Arantza Gonzalez Aldundirako hautagaia, eta Jose Manuel Ferradas eta Xabier Pombo, Errenteria-Oreretako eta Pasaiako alkategaiak ostiralean izan ziren enpresan. “Prekarietatearen kontra ari den jende konprometitu eta borrokalariari babesa agertzera etorri gara”, esan zuen Gonzalezek. Larunbatean, berriz, Errenteria-Oreretako Bilduko hautagaiak izan ziren langileekin, tartean Julen Mendoza alkategaia. Langileei babesa agertzeaz gain, enpresak bere langileekiko duen jarrera salatu zuten.
