
Goiz eta eguerdi lasaia izaten ari da gaurkoa. Xanti eta Maialen eta buruhandien kalejira eta Beti Presten dantzaldia izan dira protagonistak eguerdira arte. Arratsaldean, kuadrillen poteoak nahasiko ditu bazterrak.

Mundu bat bildu da aurtengo omendua izan den DYA elkartearekin Madalen Jaiei hasiera emateko. Txupinak eztanda eginda, bost egun dituzte aurretik eta 130 ekitalditik gora herritarrek erruz gozatzeko.