
Osasun larrialdiaren lehen egunetatik hasitako bidea egiten jarraitzen du Lezoko EH Bilduk. Hainbat eskaera eta proposamen zehatz egin dizkio Lezoko Gobernu Taldeari, eta beste eskaera batekin dator orain. FFP2 motako musukoak edo maskarak banatzea eskatu dio osasun arrazoiengatik, edota arrazoi ekonomikoengatik zaurgarrienak diren herritarrei.