
Pasaiako Udalak Finiren Txokoa eguneko zentroa ireki du Antxon. Gunea Fini Rubio zenaren herentziari esker egin ahal izan da. Begoña Garmendiak Rubioren bizitzaren erradiografia egin du.

Pasaiako Udalak Fini Rubiok utzitako herentziari esker ireki du gunea. Antxoko Eskalantegi kaleko 53. zenbakian dago kokatuta, eta helburua da bakardadeari eta hauskortasunari komunitatetik erantzutea.

Gune hori egoera ahulean, hauskorrean edo mendekotasun moderatuan dauden 60 urtetik gorako herritarrei begirako eguneko zentro bat da. Antxoko Eskalantegi kaleko 53. zenbakian dago kokatuta.