
Adur, adur ez naiz zure beldur aretoa zabalduko dute hilaren 10ean Errenteria-Oreretako haur liburutegian. Iniziatibaren atzean Galtzagorri elkartea dago, eta helburua, berriz, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta euskarazko literatura suspertzea.

Ereintza Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako lehiaketa Lekuona Fabrikan egingo da, 18:30etik aurrera. Gazte eta helduez osatutako 8 abesbatzek hartuko dute parte.