
Akordio horren arabera, alde guztiek bidezkotzat jo dituzte kaleratzeak, eta kalte ordainak hobetu zaizkie langileei legeak baimendutako mugen barruan.

Datu zehatzak emanda azaldu du gobernu taldeak diru kopuru hori nola aurreztuko duen.

Planaren bidez pertsona horiei babesa eman, lana bilatzen lagundu, eta lehenengo urteetan akonpainamendu lana egiten lagundu nahi dietela esan du udalak..

Errenteria Irabaziz eta EH Bilduko oinarriek agerraldi jendetsua egin zuten atzo, zerbitzu publikoen aldeko apustu "sendo eta irmoa" agertzeko.

Zerbitzuak arlo publikora itzultzea lehentasuna dela Errenteriako Udaleko Gobernu Taldearentzat, esan dute Jon Txasko (EH Bildu) Ogasun zinegotziak eta Jose Cruz Legorburu (Errenteria Irabaziz) Ingurumen zinegotziak,