
Otsailetik hitzarmen duin bat eskatzeko borrokan ari dira Errenteriako udal eraikinetako garbiketako eta Jesusen Bihotza egoitzako langileak.

Negoziazioa eskatzen ari dira, baita soldata arrakala ezabatzea ere, protesta zaratatsuen bidez.

Errenteriako udal egoitzen garbiketa eta Jesusen Bihotza egoitzako langileek greba egingo dute hilaren 27an, eta apirilaren 3 eta 4an.

ELA sindikatuaren esanetan, beren hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren blokeoa salatzea dute helburu.