
Hiru ikastetxe izan dira joan etorri iraunkor gehien egin dituztenak: Errenteria-Oreretako Koldo Mitxelena ikastetxea (%54,20), Trintxerpeko Karmengo Ama (%53,89) eta Errenteria-Oreretako Telleri Alde (%50,46).

Zerbitzuaren bidez mugikortasun iraunkorra sustatu nahi du udalak eta horretarako, 35 bizikleta eta bost mailegu gune egokitu ditu: bi Trintxerpen, eta bana Antxo, San Pedro eta Donibanen.