
Gros auzoan izan zen erasoa atzo goizean. Ikerketa abiatu dute eta erasotzailearen edo erasotzaileen bila ari dira Udaltzaingoa eta Ertzaintza.

Gogor arbuiatu du erasoa PSE-EEk, gertakariarengatik nahigabea azaldu du eta hura ahalik eta azkarren argitzea espero duela erantsi du, "erasotzailea epaile aurrera ahalik eta lasterren eramatea espero dugu".