
Fayez Badawi ekintzaile politikoak hitzaldia eman zuen astelehenean, Orereta Palestinarekin herri dinamikak antolatuta. Lepo bete zen Reina aretoa hura entzuteko.

Hiru astean 8.603 palestinar hil ditu Israelgo Estatuak, horietatik 3.542 haurrak. Palestinaren aldeko elkartasun uholdeak hartu ditu kaleak palestinarren erresistentziarako eskubidea aitortuta.