
Gaurkoan, modu berezian egin du Duintasunak protesta, Korrikara eraman baitu pentsio duinen aldeko aldarria. Duintasunak eta AEKk antolatu dute Gazte izanen korrika.

Gazte izanen lehen korrika egin dute gaur pentsiodunek euskara ere euren aldarrien artean sartuta. Irudi ederrak utzi ditu euskararen eta pentsio duinean alde gaur egin duten aldarriak.

Martxoaren 4an egingo dute, astelehenarekin, 11:30ean Herriko Plazatik abiatuta.