
Aurten ere gazteei begirako ekintzak eurekin batera antolatu nahi ditu udalak. Horri begira, duela hilabete Gaztelekuetako gazteekin hasi zuen bidea, eta jada herriko aisialdi talde eta ikastetxeetako 13-17 urte bitarteko gazteen madalenetarako ekintza proposamenak jaso dituzte.