
Iazko exekuzio maila %86koa izan da, eta 2022arekin alderatuta %17 altuagoa izan da inbertsioen atalean.

Fanderiako igerilekuko estalpe berria, Fanderiako pilotalekuko zoruan konponketak hezetasun arazoak konpontzera, herriko garraio publikoa sustatzera, eta Agustinetako lanbide sortzaileen poloan kudeatzailea kontratatzera bideratuko du gerakinaren zati bat.

Hiri mantenu, garapen ekonomiko, ingurumena eta mugikortasuna eta modernizazioarekin lotutako proiektu estrategiko berriak bultzatuko ditu diru horrekin, eta dagoeneko martxan dauden beste batzuk.

Errenteriako Udalak lehentasunezkotzat hartu du obrak egiteko beharra, eta 400.000 euro bideratuko dira horretarako.