
Ehun urte beteko ditu Gillermo Iguaranek (Pasai Antxo, 1922) datorren asteazkenean. Barrutian jaio eta bertan mendea egingo duen lehen gizona dela uste du, eta 101ak ere bertan konplitu nahi ditu.

Atzo bete zuen mendea antxotarrak, eta opari gisa lore-sorta eta plaka bat eraman dizkio etxera Loreto Osa Gizarte Ekintzako zinegotziak.