
Tuteran egindako zentral nuklearren kontrako protesta baketsu batean parte hartzean ari zela hil zuen guardia zibil batek gazte donostiarra duela 40 urte.

Del estal ez zen izan garai hartan bortizki erail zuten bakarra. Gazte ekologistaren aurretiazko eta ondorengo gertakariak jasotzen ditu filmak, eta garaiko euskal gizartearen gehiengoa erakarri zuen mugimendu soziala irudikatzen du.