
Halterofiliako Unibertsitate Arteko 67 kilo azpiko kategoriako Espainiako txapeldun da Kristian Labaka Zumeta errenteriarra. Irabazi zuen tituluarekin «harro», sariak biltzen jarraitu nahi duela dio kirolari gazteak.

Asteburuan jokatu dute txapelketa Barakaldon (Bizkaia) eta bere kategorian lehena izan da errenteriarra.