Halterofiliako Euskadiko Txapelketa Kristian Labaka Zumetarentzat
Asteburuan jokatu dute txapelketa Barakaldon (Bizkaia) eta bere kategorian lehena izan da errenteriarra.
Euskadiko Txapelketako 67 kilo azpiko kategoriako Euskadiko txapelduna da Kristian Labaka Zumeta. Asteburuan jokatu dute txapelketa Barakaldon (Bizkaian). Beste garaipen bat errenteriarrarentzat, joan den hilabetean Espainiako Unibertsitate Arteko txapelketan ere irabazle izan zelako bere kategorian.
Lortutakoarekin pozik azaldu da kirolaria. Hurrengo erronka, datorren hilabetean helduko zaio. Orduan jokatuko dute Espainiako Halterofilia Txapelketa Absolutua Galizian, Ourensen.