
Larunbatean, 12:00etan egin zuten Oiartzunen Alkatetza eta kargu hartze ekitaldia. Hamarnaka herritar bildu ziren udaletxeko areto nagusian talde berriari babesa emateko, tartean, legegintzaldia bukatu berri duten Gobernu Taldeko kideak. Gainontzeko alderdietako kideek era jaso zuten babesa. Hamaikabateko (H1!) Xanet Arozenak, esaterako, alboan izan zituen Pasaiako Alkatetzarako hautagai Miriam Cano, baita alderdiko beste kide batzuk ere. Ekitaldiarekin hasita, adin mahaia osatu zuten lehenengo, zinegotzi gazteenarekin eta zaharrenakin: Bilduko Eider Mitxelenarekin eta EAJko Mikel Idiazabalekin, hurrenez hurren. Gero, korporazioa osatu zuten. Egiaztagutunak (kredentzialak) irakurri, eta zinegotziak esertzen joan ziren. Bat falta zen: EAJko alkategai Aitor Santxez Urkia, ez zen udalbatzarrean egon. Baina Udalbatza osatuta geratu zen. Azkenik, alkatea aukeratu zuten. Hiru alkategai zeuden: Bilduko Aiora Perez de San Roman; EAJko Aitor Santxez Urkia eta Hamaikabateko Xanet Arozena. Isilpekoa zen zinegotzien botoa. Honela geratu zen botaketa: hamar boto Perez de San Romanentzat, eta bana Aitor Santxez Urkiarentzat eta Xanet Arozenarentzat. Hala, Aiora Perez de San Roman izango da Oiartzungo alkatea datozen lau urteetan, kargua hartu ondoren. Alkate berriaren hitzak Izendatu ondoren, lehen aldiz, alkatearen eserlekuan jarri eta hitza hartu zuen alkate berriak. Hasteko, eskerrak eman zizkien bertaratutako guztiei, baita kanpainan lan egin dutenei, eta maiatzaren 22an eurengan konfiantza jarri zuten guztiei: “Aldamenean nabaritzen [...]

Oiartzungo Bilduko kideek salatu dutenez, hainbat herritarrek jakinarazi diete Hamaikabaten (H1) boto paperak Bildukoak balira bezala banatzen aritu direla Arragua auzoan: “Aiton- amonen aurrean Bildukoak direla esan, eta boto paperak irekitakoan...

Xanet Arozena Muxika. Gemma Roteta Lopetegi. Jagoba Larburu Iza. Alex Los Santos Ferreres. Lali Santesteban Elizaga (independentea). Cristina Martinez Garrido (independentea). Iñaki Olaizola Antxustegi (independentea). Gemma Lopetegui Oliva (independ...

Oiartzungo Hamaikabatek (H1!) zerrenda eta programa aurkeztu ditu. Hona zerrenda: Xanet Arozena Muxika. Gemma Roteta Lopetegi. Jagoba Larburu Iza. Alex Los Santos Ferreres. Lali Santesteban Elizaga (independentea). Cristina Martinez Garrido (independentea). Iñaki Olaizola Antxustegi (independentea). Gemma Lopetegui Oliva (independentea). Ester Giner Garcia (independentea). Rafael Bergaretxe Urdanpilleta (independentea). Mirari Aduriz Cazabon (independentea). Eugenio Arocena Eguimendia (independentea). Jacinto Larburu Lecuona (independentea). Programari dagokionez, OiartzunBai udal taldearen bozeramale eta Oiartzungo alkatetzarako Hamaikabaten hautagai Xanet Arozenak azaldu du OiartzunBaik (OB) irekitako filosofiarekin jarraitu dutela argitu du: “Independenteak gure zerrendara gehitzea bilatu dugu, alderdi politikoen eta siglen gainetik oiartzuarron bizitza-kalitatea hobetzea helburu duen pertsona taldea”. 13tik 8 dira independenteak H1!en zerrendan. Arozenak argi utzi nahi izan du OiartzunBaikin azken lau urteetan egin duten lan ildo bera jarraitu nahi dutela, “dena gatazkarekin estaltzen eta nahasten dutenen aurrean, guk bizilagunentzat garrantzitsuak direnak lehenetsiko ditugu, farolak, paseoak, zerbitzuak, zaborrak…”. H1ek lehenesten dituenak, besteak beste, auzoen biziberritzea eta etxebizitza eskubidea bermatzea dira. Arozenaren hitzetan, “planeamendua bertan behera uztearekin ezker abertzalearen gobernuak auzoetan martxan egon behar zuketen zerbitzu eta ekipamentu guztiak bertan behera utzi zituen eta gainera, Oiartzungo gazteei herrian etxebizitza bat lortzeko aukera debekatu die”. Arozenak nabarmendu du udal kudeaketak hobetzeko izan behar duela eta horretarako ezinbestekoa dela gardentasuna [...]

Hauteskunde kanpainek irudi bitxiak uzten dituzte. Hamaikabat alderdiko hainbat hautagaik (tartean Martin Beramendi Oarso Bidasoko zerrendaburua eta Jon Elizalde Hondarribiko alkategaia) arraunak hartu eta Bidasoa ibaian sartu ziren igandean . Arraunean, erdiko uharka zabala dela aldarrikatu zuten, «eta ez frentista. Erdiko ibilgua da herri hau eraikitzeko modu onena».

Hamaika Bat pozik agertu da Martin Beramendik zabalik zituen bi auzietan absoluzioa lortu duelako. Ezker abertzalearen "jazarpena" salatu dute.

Hainbat aldaketa izango dira legegintzaldi berrian Oiartzungo udaletxean. Lehenengoa agintari nagusiari dagokiona. Lehen aldiz herrian, emakume batek hartuko du alkate kargua: Aiora Perez de San Romanek. Zinegotziei dagokienez, aurreko legegintzaldieta...

Xanet Arozena. Oiartzungo H1! Lehenik eta behin, zorionak ezker abertzaleari lortu dituzten emaitza historikoengatik. Hamaikabatek lortu ditugun emaitzak ez dira onak izan, baina zinegotzi bat lortzeko aski izan dira. Eskerrak eman nahi dizkiegu babesa...

Datuak pixka bat gehiago digerituta, emaitzen balorazioa egin dute Aiora Perez de San Roman Bilduren alkategaiak eta Xanet Arozena Hamaikabaten (H1!) zerrendaburuak. Aiora Perez de San Roman “Oso balorazio positiboa egiten dugu, izan ere, espero...

Hamaikabateko alkategai Xanet Arozenak jakinarazi duenez, Oiartzungo H1ek ez du Bilduren izenean botorik banatu, Bilduk salatutakoa ezeztatuz. Boto paper gehienak korreoz bidali dituztela azaldu du, “hauteskundeetako ohiko gutun-azaletan”. ...

Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak, Udalaren hizkuntza politikan hartu beharreko neurriak helarazi zizkien Alkatetzara aurkeztu diren alderdi hauei: Hamaibati, Aralarri, EAJri eta Bilduri —Oarso Bidasoko Hitza-n argitaratutako gutunean eman genuen EHEren proposamenen berri—. EHEren proposamenetan jasotzen denez, egunerokotasunean euskara hutsez funtzionatu behar du Udalak, salbuespenak salbuespen, euskara hutsez bizi den herria lortzeko eta babesteko. Talde bakarraren erantzuna jaso dute EHEko kideek: Bildurena. Eskerrak eman dizkiote taldeari: “Pozez jaso dugu UEMArekiko agertutako konpromisoa, baita EHEk proposatutako neurriak aztertzeko eta elkarlana sustatzeko konpromisoa ere”. EHEk ere elkarnalean aritzeko asmoa berretsi du. Gainontzeko alderdiak Hamaikabat, Aralar eta EAJ gogor kritikatu ditu EHEk: “Salbuespenik gabe, herritarren izenean aurkezten diren alderdi guztiek eduki dute ahotan herritarern parte hartzea eta herritarrekiko gertutasuna, baina ez digute erantzun. Bestalde, zeharka jaso ditugun programetan ez dugu UEMAko irizpideen inguruan ez eta euskararen inguruan ere ezer irakurri. Gainera, alderdi gehienek, programa hauek elebitan kaleratu izanak, Udalerako politika berberak dituzten galdetzea dakar, interpretazioak eginez gero, ez dirudi euskara hutsezko politikak bultzatuko dituztenik”. Hala, erantzun ez dieten alderdiei eskatu diete aurrerantzean eztabaidarako prestutasun handiagoa eta konpromisoak har ditzatela.

Pello Gonzalez Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko Hamaikabaten hautagaia Trintxerpera hurbildu da gaur goizean garraio azpiegiturak defendatzeko, “Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta lanpostuak mantendu eta kalitatezko enpleguaren sortzea bermatzeko beharrezko zerbait delako”. Aldi berean, Hamaikabateko buruak Pasaiako portuaren jarduera defendatu du, 3.600 lanpostu sortzen dituelako eta Gipuzkoako barne produktu gordinaren %1,63a suposatzen duelako jarduera horrek. Horrela, Gonzalez Pasaiako badiaren biziberritze integralaren alde agertu da eta portuaren merkataritza jarduera badiaren kanpoaldera lekualdatzearen alde, beti ere kokaleku berriak legeak eska ditzakeen ingurumen zehaztapen guztiak bete beharko dituela azpimarratuz. “Merkataritza jarduerak badian tokirik ez duela eta jarduera hori iraunarazteak pasaitarrek kalitatezko bizi baldintzak izatea eragozten duela uste dugu, eta aldi berean, ezin diogu portuaren jarduerari uko egin; 3.600 lanpostu eta BPGren %1,63a jokoan daude”.

Miriam Cano Puyk, Pasaiako Alkatetzarako Hamaikabaten (H1!) hautagaiak, herriko zenbait hauteskunde paneletan Bilduk Hamaikabaten hauteskunde kartelak estali dituela salatu du. Canok bere gaitzespena adierazi nahi du honelako ekintzen aurrean, eta R...

Hona Hamaikabatek Hondarribian aurkeztu duen hautagai zerrenda: Ion Elizalde Caballero. Xabier Tife Susperregi (independentea). Ixabel Olazabal Lekuberria. Iratxe Amiama Altuna (independentea). Arturo Ruiz de Loizaga Gonzalez (independentea). Iker Oliveri Ruiz de Muniain (independentea). Sebas Arana Rodriguez (independentea). Jaione Arizmendi Mitxelena (independentea). Patxi Garay Diaz (independentea). Lupe Iza Imaz (independentea). Juan Oiarzabal Serrano. Santiago Martinez Lekuona (independentea). Urko Lekuona Lartigue. Maria Altuna Bengoetxea (independentea). Eider Ortega Arsuaga (independentea). Xabi Lasa Brun (independentea). Garbiñe Iglesias Arana. Ordezkoak: Patxi Urkia Ugarte (independentea). Marisol Beloki Bengoetxea. Imanol Subijana Sanchez (independentea).
