
Hilaren 27an, asteazkena, ateak zabalik izango dituzte bi haurtzaindegiek instalazioak eta bertako hezitzaile eta langileak ezagutu nahi dituzten gurasoentzat, 16:30etik 19:30era.

Oarsoaldeko Euskal Eskola Publikoaren aldeko Plataformak sare publikoan matrikulatzera deitu ditu Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako herritarrak.

Errenteriako Partzuergoko Uztargi zein Goialde haurreskolek apirilaren 12an zabalduko dute matrikulazio kanpaina aurtengo irailean hasteko asmotan diren familientzat, eta apirilaren 21a arte izango da zabalik. Aurrez aurre edo online egiteko aukera izango da, halaber.