Udal haurreskolek apirilaren 12an zabalduko dute izena emateko epea
Errenteriako Partzuergoko Uztargi zein Goialde haurreskolek apirilaren 12an zabalduko dute matrikulazio kanpaina aurtengo irailean hasteko asmotan diren familientzat, eta apirilaren 21a arte izango da zabalik. Aurrez aurre edo online egiteko aukera izango da, halaber.

Datorren ikasturteari begira jarriko diren neurri ekonomikoak ere jakinarazi dituzte. 18.000 euro baino gutxiagoko errentak dituzten familiek —bien zerga oinarri orokorren eta PFEZaren aurrezpenaren zerga oinarriak batuta— 0 kuota aplikatuko zaie, eta 0 kuota tartea duten familiek ez dute jangela ordaindu beharko.
Erditze anitzetako kasuetan edo haurreskolan anai arrebaren bat edo gehiagorekin kointzidituz gero, bigarren eta hurrengo anai arrebek kuota doan izango dute.
Haurreskolen kuoten gaineko araudia