
Ruizek Murtzia II espetxean bizi duen egoera salatzeko eta berari zein gainontzeko euskal presoei elkartasuna eta babesa helarazteko mobilizazioek ez dute etenik. Egunero egiten dute elkarretaratzea eta manifestazioa Zumarditik abiatuta eta Herri Erantzunak deituta 20:00etan, ostiraletan izan ezik, egun horretan 20:30ean egiten dute protesta leku beretik abiatuta.

Patxi Ruiz Txantreako euskal presoak hamazazpigarren eguna egin du gose greban gaur; lehenengo hamabietan, egarri greba ere egin du. Egunero ari dira Ruizi elkartasuna erakutsi eta Murtzia II espetxean bizi duen egoera salatzeko protesta egiten Errenteria-Oreretan.

Azken hilabetean egunero elkarretaratu dira Patxi Ruiz gose greban zen euskal presoaren egoera zein gainontzeko euskal presoena salatu eta babesa helarazteko.