
Bizarain Ikastolako HH eta LHko ikasle eta irakasleek Inauterietako desfilea egin dute Beraun auzoko kaleetan barrena. Adi adi jarraitu dituzte bide bazterretik guraso eta aiton-amonek haien dantzak.

Guraso Eskola martxan jarri du Errenteriako Udalak beste behin ere. Helburu behinena, 2 eta 16 urte arteko haurren familien eskura tresnak jartzea du, seme-alaben heziketan bidelagun izanik, betiere, haien beharretatik abiatuta.