
Pasaia lehen aldiz lehiatuko da Bigarren B Mailara igotzeko play-offean. Denboraldiaren hasieran sailkapeneko lehen seien artean egotea zuten helburu; lehen postuarengatik borrokan ari dira orain.

Pasaitarrek 4-0 galdu dute Gernikaren kontra, igoera faserako lehen jardunaldian. Multzoko lehen biak zuzenean igoko dira Bigarren B-ra.