



Hondarribiko Ondarearen Lagunen Ekarteak (Hondae) antolatuta, Iñaki Uriarte arkitektoak La plaza frontón, ágora vasca (Pilotalekua, euskal agora) goiburuko hitzaldia emango du hilaren 29an

Hilaren 8an hiru miaketa egin zituen HONDAE elkarteak Jaizkibel mendian, ustez, Ptolomeo geografoak II. mendean Afroditaren tenplua kokatu zuen eremuan. Hiru miaketa txiki egin zituzten baina eraikin handi baten arrastoak aurkitu zituzten. Urteagak eraikin handia dela eta Karlistada garaiko defentsa lerroarekin zerikusirik ez duela nabarmendu du. HITZA bertan izan zen HONDAEko kideekin batera eta bihar kontaketa egingo du papereko edizioan.




