hondarribia

Hungariako Cantemus Children´s Choir abesbatzak kontzertua eskainiko du ostiralean

Hungariako Cantemus Children´s Choir taldeak Portuko elizan abestuko du etzi. Tolosan azken egunetan egin duten Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketaren harira daude Euskal Herrian hungariarrak, eta hori baliatuz, Eskifaiak kontzertua antolatu du, udalaren laguntzarekin. Cantemus Children´s Choir Europako abesbatza ospetsuenetariko bat da, eta 2011ko Europako Sari Nagusia eskuratzeko bidean da. Emakumeen taldea 40 neskez osatutako taldeak arrakasta izugarria lortu zuen Tolosako Leidor antzokiko entzuleen eta epaileen artean iaz, eta Lehenengo Saria eta Grand Prix sariak eskuratu zituen nazioarteko abesbatzen lehiaketetan. Portuko elizako kontzertua 19:30ean hasiko da, eta polifonia eta folklore lanen errepertorioa aurkeztuko dute Hungariako abeslariek.

naiara manterola

Kalean kantuz herri bazkariko sarrerak salgai daude

Igandean hasi ziren Neguko Jardunaldiak, Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako kanporaketarekin. Hala, euskara hutsezko ekitaldiak prestatu dituzte abendura arte hirian, eta hilaren 13an Kalean Kantuz berezia egingo dute Gipuzkoa plazan. Ondoren, Klink elkartean, herri bazkaria egingo dute, eta bertara joateko sarrerak salgai daude igandera arte, San Pedro kaleko Jamones Jon Alzaga dendan. Menua ondorengoa izango da: arrain zopa, biribilkia saltsan, whisky tarta, kafea eta kopa: 20 euro prezioa du bazkariak.

hondarribiko hitza

Hirugarren porrota, Hondarribia-Irunek

70-43ko azken emaitzarekin etxeratu ziren larunbatean Hondarribia-Iruneko neskak. Partida gogorra izan zen Rivas Ecopolisen kontra jokatu zutena, baina azkenean galdu, eta ligan jokatutako hiru partidetan ez dute bakarra ere irabazi Pepelu Mujikaren ne...

hondarribiko hitza

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena, Hondarribian

Hondarribian jokatuko dute gaur Gpuntua: 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako hirugarren saioa. Jostaldi pilotalekuan izango da, 17:30etik aurrera, eta Oarsoaldeako bi bertsolari izango dira taula gainean: Alaia Martin, oiartzuarra eta Haritz Casabal, antxotarra. Bi horiez gain, ondorengo lau bertsolariak ariko dira nor baino nor: Aitor Sarriegi, Amaia Agirre, Iñigo Izagirre eta Nahikari Gabilondo. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Itziar Etxezarreta ariko da. Saioa antolatzeko lanetan Hondarribiko Udalaren eta Txingudiko Bertso Eskolaren laguntza izango du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Sarrerak saioa aurretik leihatilan eskuratu ahal izango dira. Final-laurdenetako sarrera arruntak hamar euro balio du, 16 urtetik beherakoentzat bost euro, eta Bertsozale elkarteko bazkideentzat zazpi. Jon Martin, Idiazabalen Bihar, bestalde, Jon Martin oiartzuarra final-laurdenetako laugarren saioan ariko da Idiazabalen. Zuzenean final-laurdenetako lehian sartu da Martin, aurreko txapelketan egindako lanari esker. Ainhoa Agirreazaldegi, Felix Zubia, Nerea Elustondo, Oier Aizpurua eta Uxue Alberdi izango ditu kontrario oiartzuarrak. Igarondoko pilotalekuan izango da saioa 17:30etik aurrera, eta Inaxio Usarralde izango da aurkezlea.

naiara manterola

Ligako lehen garaipenaren bila, Hondarribia-Irun

Erreakzionatzeko aukera izango du larunbatean Hondarribia-Irunek bi porrot segidan jaso ondoren. Rivas Ecopolisen aurka, arratsaldeko zazpietatik aurrera jokatuko du partidan. Kantxa faktorea kontran izango badute ere, irabazteko gogotsu daude neskak. ...

hondarribiko hitza

Garaipena behar du Hondarribiak larunbatean

Garaipena bai hala bai behar du Hondarribiak larunbatean. Sailkapenaren azken postuan dira berdeak bost punturekin eta final bat bezala hartuko dute etxekoek biharko partida. Oiartzungo taldea izango dute aurrez-aurre.

hondarribiko hitza

Bordari eta Satarka Lehiaketan parte hartzeko epea, 31 arte

Bordari eta Satarka Literatura Lehiaketara lanak aurkezteko epea hilaren 31ko eguerdira arte zabalik egongo da Hondarribiko BAZ Biztanleen Arreta Zerbitzuan. Lanek euskaraz idatziak behar dute izan, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak. Gaia ...

hondarribiko hitza

Gabriel Celayaren omenezko poesia emanaldia

Bihar osteguna Gabriel Celayaren omenezko poesia emanaldia egingo dute arratsaldeko zazpietatik aurrera Hondarribiko Zuloaga Etxean.

hondarribiko hitza

Madrilera joateko hegaldi bat gehiago jarriko dute Hondarribiko aireportuan

Madrilera joateko hegaldi bat gehiago jarriko dute astelehenetik aurrera Hondarribiko aireportuan. 09:05ean irtengo da egunero, eta nazioarteko hegaldiekin lotzeko aukera emango du. Hegazkina 141 plazako Airbus A319a da, eta Iberiak eskainiko du zerbitzua. Iberia, beraz, Hondarribiara itzuliko da, bere hegazkinekin, gainera. Azkenaldian, Air Nostrumen hegazkinekin eskaintzen zuen zerbitzua Iberiak. Iberiaren filiala da Air Nostrum. Nazioarteko hegaldiekin lotura Linea berria 09:05ean irtengo da Hondarribiatik, eta Madrilera ordubetean iritsiko da, nazioarteko hegaldiekin lotura egiteko. Ipar Amerika, Hego Amerika, Europa zein Afrikara doazen hegaldiekin lotzeko garaiz iritsiko da. Kontrako bidea egingo duen hegaldi bat ere izango da egunero. Madrilgo Barajas aireportutik 07:30ean irtengo da eta 08:25ean Hondarribian izango da. Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailetik jakinarazi dutenez, espero dute zerbitzu horrek bidaiari kopurua handitzea. Horrez gain, Jaurlaritzako kideak hainbat konpainiarekin bilerak egiten ari dira, “hegaldiak ugaritzeaz gain, lehiakortasuna handitu eta ahal den neurrian prezioak jeisteko”. Izan ere, Hondarribiko aireportuan bidaiari kopuruak jaisten jarraitzen du hilabetez hilabete. Aireportuko zuzendariek ere espero dute linea berriak joera negatibo hori aldatzea.

naiara manterola

Suaren inguruan bilduta bukatu zuten eguna

Urteko egunik luzeena izan zen atzokoa, eta San Joan bezpera ospatzeko ekitaldi bereziak egin zituzten atzo Hondarribian. Ekitaldi nagusia Kai Zaharrean izan zen, Meakako Adixkideak aurreskua dantzatu zuen, eta gainera, aparkalekuan jarri zuten txosna...

hondarribiko hitza

Hondartzako informazioa web gunean jarriko dute

Hondartzari buruzko informazioa eskainiko dute Udaleko web orrian. Horrela, erabiltzaileek hondartzak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko informazioa jasotzeko aukera izango dute. Aurten, Hondarribiko hondartzak bandera urdina eta berdea izango du. &...

hondarribiko hitza

Eskoziar ikasleak Hondarribian izan dira

Hondarribiko Udalak harrera egin zien astelehenean Eskoziako Lourdes Secondary ikastetxeko eta Hondarribiko Ama Guadalupekoa Ikastetxeko ikasleei. Eskoziar gazteak hondarribiarrekin trukea egin zuten, eta horrela, Hondarribian izan ziren. Comenius pro...

hondarribiko hitza

Hondarribia, itsaso zaporearen azken bi afariak ostiralean egingo dituzte

Hondarribia, itsaso zaporea gastronomi ekimena aste honetan bukatuko dute. Ostiralean izango dira gastronomi ekitaldien azken bi afariak, Enbata eta Arraunlari jatetxetan. Gainera, ostiral arte tabernetan pintxoak dastatzeko aukera izango da ostiral a...

hondarribiko hitza

Jaietako argazki lehiaketa abian jarri dute

Jaietako argazki lehiaketa antolatu dute. Gaia librea da eta argazkiak, koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke, eta partaide bakoitzak saritu edota argitaratu gabeko gehienez lau argazki aurkez ditzake 20×30 zentimetroko neurriekin eta markor...

hondarribiko hitza

Pirinioen espazio naturala partekatu nahi dute

Pirinioetako Txango Handia proiektuaren helburua Pirinioak berriz ezagutzera ematea da. Pirinioetako Lan Elkarteak 2011, Pirinioetako Urtea izendatu dute, eta antolatu dituzten ekintzen artean, txango handia Hondarribian hasiko dute larunbatean, eta ar...

hondarribiko hitza

Arantxa Urretabizkaiaren`3 mariak´landuko dute

Literatur tailerraren hurrengo jardunaldia ostegunean arratsaldeko 15:30etik aurrera  egingo dute Zuloaga Etxean eta Arantxa Urretabizkaiaren 3 mariak liburua landuko dute.

hondarribiko hitza

‘Heuk proba ezan’ ekimenak “arrakasta” izan du

Emakumeen artean kirola sustatzea helburu duen Heuk proba ezan ekimenaren azken saioa asteazkenean egin zuten. Fortuna Kirol Elkarteak adin guztietako emakumeentzako entrenamenduak antolatu ditu azarotik, eta ikasturtea bukatu dute jada. Egitasmoaren sustatzaileek jakinarazi dute ekimenak “arrakasta” izan duela, eta datorren ikasturtean berriz ere egingo dutela. 50 emakumek baino gehiagok parte hartu dute Heuk proba ezan ekimenean. Entrenamenduak astelehenetik asteazkenera egin dituzte, 19:00etatik 20:00etara, Claudia Beobidek gidatuta. Hala, egun horietako bakoitzean batez beste hamabost emakumek parte hartu dute. Bestalde, antolatzaileek eskerrak eman dizkiote Hondarribia Arraun Elkarteari ekimena egiteko hainbat azpiegitura utzi dituelako.

hondarribiko hitza

Hondarribitik Donibanerako bidea egingo dute Giriziako mendizaleek

Girizia Mendi Taldeak mendi irteera antolatu du astebururako: Hondarribia-Donibane egingo dute, itsasbazterreko bidetik. Larunbatean, 15:00etan aterako dira Haurtzaroko aparkalekutik, eta Hondarribira autobusez joango dira. Oinez abiatu, eta lau orduko...

nagore vega
Gehiago