
Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak 281.980 euroko aurrekontua onartu du urte honetarako Hondarribia, Irun eta Hendaiaren arteko elkarlan proiektuetarako. Hiru hirietako ordezkariek ostiralean egin zuten Hondarribiko Udalean partzuergoaren aur...

Inputatuta zeuden zortzi familietatik, zazpi zigortu dituzte 10.000 euroko konpentsazioa ordaintzera. Gazteak 2004ean egin zuen bere buruaz beste, aurreko egunetan jasandako jazarpenen ondorioz 2004ean bere buruaz beste egin zuen Jokin Zeberio gazte ho...

Gaur goizean aurkeztu dute INEMek lagundutako Artebide V programaren proiektua. Bertan izan dira Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, eta Diana Montilla eta Nerea Zuazua, Prebentzio Komunitarioko ordezkari eta arduradunak. Maite Pelaezek aza...

Iragan larunbatean jokatu zuen Hondarribiko Preferente taldeak ligako 21. jardunaldia eta golik gabeko azken emaitzarekin konformatu behar izan ziren berdeak. Lehia handia izan zen Hondarribia eta Aurrera taldeen artean eta puntu bana eskuratu zuten bi...

Muliateko babes ofizialeko etxebizitzen itxaron zerrenden inguruan sortu diren zalantzak argitu dituzte. Lau gelako etxebizitzen zerrenda, bost kideko familiek osatuko dute, hiru gelako etxebizitzen kasuan aldiz, lau kideko familiek osatuko dute, eta b...

Haurrentza zinema zikloa dela eta, “La princesa prometida” filma eskainiko dute.

TEUSA enpresak izango du Harresiaren mendebaldeko horma zaharberritu, kontserbatu eta berreskuratzeko ardura. “Harresia berreskuratzeko lanak duela urte batzuk hasi ziren, Erreginaren Baluartearekin” adierazi du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. “Azken lan nagusia Santa Maria ateaurrean eta Harresilandan egindakoa izan da. Dena den, badirudi Santa Maria ateko lan horiek direla eta, Gernikako Arbolan egindako lanak ahazten zaizkigula, baina han ere lanak egin ziren, izan ere, goiko aldean harriak finkatu ziren eta behean argiak eta fosoa berritu dira”. Proiektuak 703.000 euroko aurrekontua du, eta Erreginaren Baluartean egindako berreskuratze lanaren jarraipena da. Lanak egiteko epea bost hilabetekoa da. Udal Arkeologoa den Miren Ayerbek adierazi duenez, “mendabaldeko horman lan hau eginda Hondarribiko Harresiaren bi heren bikain egongo dira. Baina beste herena geratzen da eta zailagoa da kudeatzen eta berreskuratzen, San Nikolas Baluartea eta bertatik Magdalena Baluartera doan zatia, Iturri Berritik Javier Ugarte kalera doana, alegia. Berez harresiaren goiko aldean garai batean zeuden kainoi-zuloak berreskuratu nahi dira. Gure helburua harresiari arkitektura aldetik daukan handitasuna itzultzea da, bere kontserbazioa gaur egungo hiritartasunaren erabilera eta eboluzioarekin uztartuz”. Kerejetak gehitu duenez, “argi dago horretan kudeaketa arazoak ditugula, izan ere jabego pribatuak eta etxebizitzak ditugu bertan. Edonola ere, Udala hasia da lurrak berreskuratzen, batetik Elizarekin akordio bat sinatu zuen, eta [...]

Bihar osteguna, perkusio kontzertua izango da Musika Eskola eta Kultura sailaren eskutik Udaleko areto nagusian arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta ordu beteko iraupena izango du. Nestor Moralesek, Musika Eskolako perkusio irakasleak eta Gorka Saez de ...

Gaur asteazkena, Jostaldi pilotalekuan, zesta punta jaialdia ospatuko dute, eta Euskal Telebistak emango du bihar osteguna Frontoi luzea saioan. Arratsaldeko 18:00etan Alberro-Endikak Zuloaga-Osaren aurka jokatuko dute. Alberro Tambourendeguy-ren ordez...

Gazte Informazio Bulegoa itxita egongo da aste honetan, zenbait egokitzapen lan egiten ari baitira. Datorren astelehenetik aurrera berriz ere ateak irekiko dituzte.