
Ibaiak izan duen garrantziaz eta horren bilakaeraz jarduteko txangoa izango da Fanderiako Ibaiaren Etxeak antolaturikoa.

Arramendiko parkea beste modu batera ezagutzeko aukera emango du Ibaiaren Etxeak datorren hilaren 19an. Bisita gidatu berezia egingo dute.

Ibaiaren Etxeak datozen hiru hilabeteetarako egitaraua aurkeztu du. Jarduerak igande honetan hasiko dira, eta parte hartzeko, beharrezkoa da aurretik izena ematea.

Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxeak) udazken eta negurako prestatu dituen ekintzak aurkeztu ditu.

Eiheraren mekanismoa martxan ikusteaz gain, artoa irin bihurtzeko prozesua ezagutuko dute bisitariek; hileko bigarren asteburuan eskainiko da bisita aurrerantzean.

Jarduera horiez gain, errota ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen dituzte larunbat eta igandeetan 10:30etik 14:00etara.