
Aste honetan abiatuko dute 15. Trintxerpe Musikaz Blai jaialdia, eta hilaren 23an biribilduko dute. Musikaz gain, euskal dantza txapelketa bat ere izango da.

Illumbe Abesbatza, Illumbe Otxotea eta Salouko Amalur Abesbatzak kontzertu bana eskainiko dute.

Asteazken, ostegun eta ostiralean izango dira kontzertuak, Trintxerpeko parrokian.