
Bihar, asteazkena, balkoiak koloretako oihalez apaintzera deitu dute. Ostiral, larunbat eta igandean atsedenik ez dute hartuko.

Joko Olinpikoen gaia ardatz izanik, ikastetxeko ikasleak herrian barrena murgildu dira sortu duten Inauterietako dantza herritarrei erakusteko.

Igandeko konpartsen desfileengatik trafikoaren inguruko hainbat neurri ezarri ditu Udaltzaingoak. Ibilgailuak kendu eta zenbait gune itxiko dira, garraio publikoan aldaketak egongo dira, eta aparkalekuak egokituko dira.

Azeri Dantzak, ikastetxeen desfileak eta ikuskizunak, eta konpartsen desfilea dira gaurtik igandera bitartean ikusi ahal izango diren emanaldi nagusiak.

Gehienez ere hamar konpartsek parte hartu ahal izango dute larunbateko desfilean, eta beste hainbestek igandekoan. Oraindik izena eman daiteke.

Euskadi etorbidea itxita egongo da ostiraletik astelehenera. Aparkalekuan, autobusetan eta San Pedrorako errepidean ere aldaketak egongo dira.

Gaurtik hasita eta martxoaren 1eko sardinaren ehorzketa bitarte, ekintza eta jarduera ugari antolatu dira herrian Inauteriez disfrutatzeko.