Trintxerpeko kaleak konpartsaz beteko dira berriro inauterietan

Gehienez ere hamar konpartsek parte hartu ahal izango dute larunbateko desfilean, eta beste hainbestek igandekoan. Oraindik izena eman daiteke.

Trintxerpeko inauterietako artxiboko irudia.
Aurten bai, urtebeteko etenaldiaren ondoren, martxoaren 4ko asteburuan (ostirala, larunbata eta igandea) bueltatuko dira Trintxerpeko inauteriak; hala iragarri zuen atzo Trintxerpeko Jai Batzordeak sare sozialetan, eta datozen egunotan informazio gehiago emango dute.
 
Inauteriak segurtasunez ospatzeko araudi berezia atera du argitara jai batzordeak, eta dokumentu horren bukaeran dagoen fitxa bete beharko dute konpartsen desfilean parte hartu nahi dutenek, posta elektronikoz bidaltzeko gero datuen orria. Antolakuntza arrazoiak medio, datorren asteazkena (hilak 16) baino lehen eman beharko da izena.
 
Desfilean gehienez ere hamar konpartsek hartu ahalko dute parte larunbatean, eta beste hamarrek igandean. Izen ematea handiagoa balitz, inskribapenen hurrenkeraren arabera hautatuko dute antolatzaileek nork parte hartuko duen, aurreko ekitaldietan egon izan direnei lehentasuna emango zaielarik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.