
Judith Arruabarrena Ugartemendia Oarsoaldeko Korrikako arduraduna da. Eskualdeko herri zein barruti bakoitza koordinatzea eta antolatzea da oiartzuarraren aurtengo Korrikako betebeharra.

Eraikina bera zein bertako pasadizoak ezagutu dituzte Elena Zalakainen eskutik. Hilaren 23an, berriz, mugikortasun eta luzaketa tailerra egingo dute Adur Oiartzabalekin.

'Mattin' ilustratzaileak emango ditu saioak Oarsoaldeko euskaltegietan, eta lehen hitzordua Pasai Antxon izango da.

Euskara ikasteko xedearekin, euskara menperatzen ez duten pertsonek aukera izango dute euskaldunekin batera elkarrizketa ezberdinak edukitzeko.

Partaideek paseatzen duten bitartean euskara praktikatzea da jardueraren helburua. Mintzalagun egitasmoaren parte da.

Katiuskak argazki estudioko kideek dinamizatuko dute saioa. Hitzordua hilaren 26an izango da, Intxixu AEKn, 10:00etan.

Ikastaro horiek Oreka TX txalaparta taldeko Harkaitz Martinez de San Vicentek emango ditu. Saioen helburua da gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea.