
Eguerdian ekitaldia egingo dute Galtzarabordan, Ion Arretxe parkean; ondoren Zumardian bisitatu ahalko da autobusa, 20:00ak arte.

Ozzinemak antolatuta, 'Non dago Mikel?' filmari buruzko zineforuma egin dute. Zuzendariez gain, Mikel Zabalza eta Ion Arretxeren senideak gonbidatu dituzte.

Ion Arretxe gogoratzeko eguna izan da gaurkoa. Parole Parole herri ekimenak omenaldia antolatu dio. Galtzarabordan parke bat du Arretxek gaurtik.

Udalak aho batez onartu du Parole Parole Herri Iniziatibaren proposamena.

Datorren asteartean, maiatzaren 2an, deitu du bilera Parole Parole herri iniziatibak udaletxeko arkupeetan 18:00etan.

Arretxe gogoan, errenteriarrak sortu, idatzi, marraztu eta egindako beste hamaika lanei esker ona erakutsi nahi dio orain Parole Parole Herri iniziatibak.

1985ean Guardia Zibilak atxilotu zueneko esperientzia kontatu du Arretxek