
Zaporeak-ek jaialdiko jantoki solidarioa kudeatuko du, eta ISHk 'Aita Mari' sorospen ontzia bisitagarri egingo du.

Jaialdiak Zaporeak eta Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeekin duen lankidetza berritu du. Bide horretan, herritarrei irekitako topaketa bat antolatu dute hilaren 17an San Pedroko lonjan, 18:30ean.

Berriak jakitera eman duenez 'Aita Mari' erreskate ontzia itsasora atera ahalko da, Espainiako Gobernuaren baimena jaso ondoren.

Pasaiako portuan eroso eta seguru daudela diote ISHko kideek, hemen behintzat porturatzeko trabarik ez dutelako. Aste batzuk emango dituzte badian, Mediterraneora itzuli baino lehen.

Espainia eta italiar estatuen jarrera bidegabea salatu dute eta minutu bateko isilunea eginez, Mediterraneoan zendutako migratzaile guztiak omendu dituzte.